1927ko Parisen girotuta dagoen Los colores del incendio filma emango dute gaurtik astelehenera, Modelon, bost saiotan banatuta. Clovis Cornillac zinegile frantziarra da ikus-entzunezkoaren zuzendaria eta 2022an estreinatu zuen. Protagonista, berriz, Frantzian aski ezaguna den Léa Drucker aktorea da eta Madeleine Péricourt gorpuztuko du, aita zendu ondoren haren finantza inperioa oinordean jaso duen emakumea. Madeleinek enpresaren agintea hartuko du, eta, porrot egiteotan izango da semearen hanka sartze baten ondorioz. Hala, filmak ustelkeria, anbizioa eta gizonen ankerkeria jorratuko ditu, besteak beste.
Bestalde, Migrazioa. Bidaia ahatezina ere eskainiko dute gaur eta bihar. Haurrei zuzendutako animaziozko filma da eta izenburutik ondorioztatu daitekeen moduan, ahate familia baten bidaia izango da ikus-entzunezkoaren muina. Beste ahate familia batek kontatutako abenturek animatuko ditu protagonistak haien betiko urmaela utzi eta Jamaika tropikalera bidaiatzera, baina bidaia ez da uzte zuten bezain zoragarria izango eta gorabeherak ugari izango dituzte.
Urtarrilak 13, larunbata
16:45 Migrazioa. Bidaia ahatezina
19:15 Los colores del incendio
22:15 Los colores del incendio
Urtarrilak 14, igandea
16:45 Migrazioa. Bidaia ahatezina
19:15 Los colores del incendio
Urtarrilak 15, astelehena (ikusleen eguna)
17:00 Los colores del incendio
19:30 Los colores del incendio
Urtarrilak 16, asteartea
19:30 Saio originala: Yo capitan (jatorrizko hizkuntza)