Marx anaiei buruzko zikloa abiatuko dute Photomuseumeko Gela programan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urtarrilaren 12a

Chico, Harpo eta Groucho Marx anaiak. (@photomuseuminfo)

Gaurkoa izango da lehenengo saioa eta 18:00etan hasiko da, ohi bezala, doako sarrerarekin.

XX. mendearen lehenengo erdiko umoregile arrakastatsuenetakoak izan ziren Marx anaiak izango dituzte aztergai datozen asteetan Photomuseum argazki eta zinema museoko gela programan, gaur arratsaldetik hasita. Sortu zituzten filmengatik egin ziren bereziki ezagunak, nahiz eta ospea aurrez lortu zuten vodevilean eta Broadwayen egin zuten lanagatik.

Nolanahi ere, zaharrenak ziren Chico, Harpo eta Groucho izango dituzte hizpide nagusi, haiek izan baitziren film gehienetan parte hartu zutenak. Gummok ez zen film bakar batean ere agertu eta Zeppo lehenengo bostetan soilik.

Esan bezala, hainbat saiotan aztertuko dute bost anaiek komediari egin zioten ekarpena eta gaur 18:00etan hasiko dena izango da lehenengoa. Ohi bezala, doakoa izango da sarrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide