2024a hasi da, eta Pagoeta mendizale elkarteak dagoeneko prest du aurten igoko dituzten mendien egutegia. Urtero Urteberri egunean egiten duten Pagoetako ibilaldiaren ostean, urteko lehen irteera egingo dute igande honetan, hilak 14. Hain zuzen, Ernio mendiguneko ipar-ekialdean kokatuta dagoen Belako Haitzera joango dira, Alkizatik abiatuta. Herri berean amaituko dute ibilaldia, eta goiz pasa egingo dute bertan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, ibilaldiak ez du inolako zailtasunik, "bideak agerikoak eta nahiko egokiak" baitira. 10 kilometroko ibilbidea izango da igandekoa, eta 520 metro inguruko desnibel positiboa du. Alkizara joateko, 7:30ean irtengo dira Agueseko biribilgunetik. Hona hemen urte osoko ibilaldien egutegia:
