Makilekin ibiltzeak dituen onurak hizpide, Udaberriren urteko lehen hitzaldian

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 13a

Nordic walking jarduera. (Artxiboa)

11:00etan hasiko da hitzaldia, Udaberriko tabernan. Horretaz gain, antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia gaztelaniaz izango da. 

Urte berriarekin batera, martxan da berriro ere Udaberri jubilatuen elkartea. Hainbat hitzaldi antolatu dituzte hilabete honetarako, eta horietatik lehenengoa astelehenean izango da. Bertan, makilekin ibiltzeak dituen onurei buruzko hitzaldia eskainiko dute, 11:00etan hasita, Udaberriren tabernan.

Hizlariak Clara Najera Udaberriko Nordic Walking taldeko arduraduna eta Ricardo Oiartzabal Nordic Walking jarduerako lehenengo mailako irakaslea izango dira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldia gaztelaniaz izango da, baina parte hartzaileek euskaraz hitz egiteko aukera izango dute. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide