AEK-k antolatuta, euskararen herria zeharkatuko du 23. Korrikak martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara. Harro Herri lelopean, euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasuna adieraziko du beste behin korrika, lekukoa ongi altxata. Pixkanaka-pixkanaka herriz herri ere batzordeak sortzen hasi dira dena behar bezala antolatzeko, eta Zarautzen ere ez dira atzera geratu.
Hori horrela, bilera deialdia egin dute ostiral arratsalderako Zarauzko AEK euskaltegian, 16:45ean. Laguntzeko prest dagoen oro ongietorria izango da.