Bakarrizketa saio berezia egingo dute Hiruputzun

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urtarrilaren 10a

Julen Portillo, Ana Goitia, Iker Plazaola eta Antton Telleria 2022ko abenduan Arrano tabernan egin zuten Algarapola saioan. (Utzitakoa)

Galdedebalde irratsaioak antolatu du eta larunbatean egingo dute 21:30en hasita. Julen Portillo, Antton Telleria, Ana Goitia eta Iker Plazaola igoko dira oholtza gainera. Sarrerak bihar jarriko dituzte  salgai Musika Plazan, 5 euroan. 

Arraio irratiko Galdedebalde saioko kideek ekitaldi berezia antolatu dute Hiruputzu gaztetxean larunbat gauerako. Ohiko duten umorea ardatz hartuta, bakarrizketak antolatu dituzte eta hainbat gonbidatu ezagunen laguntza izango dute; besteak, beste Antton Telleria, Ana Goitia eta Iker Plazaola. Haiekin batera, irratsaioko bi aurkezleetako bat bat ere igoko da oholtza gainera: Julen Portillo, hain zuzen ere.

Saioa 21:30ean hasiko da eta bertaratu nahi dutenek aldez aurretik erosi beharko dituzte sarrerak. Bihar jarriko dituzte salgai Musika Plazan 5 euroan 19:00etatik aurrera.

Honakoa ez da izango lau umoregileak elkarrekin arituko diren lehenengo aldia; izan ere, 2022ko abenduaren 27an Arrano tabernan eskaini zituzten bakarrizketan. Algarapola egitasmoa estreinatzeko saioa izan zen ordukoa.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide