Emakumeen Etxeak aurkeztu ditu 2024ko lehen seihileko Jabetze Eskolan eskainiko dituen ikastaroak eta topaguneak. Antolatzaileen esanetan, "kezkak eta esperientziak partekatzea, osasun afektiboa eta emozionala zaintzea edo sareak sortzea" dute helburu aipatu jarduerek.
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea, eta honako hau da eskaintza: Biodanza: otra mirada, Luz Clementerekin; Geure burua maitatzen ikasi, Elena Urigoitiak zuzenduta; Nuevas tecnologías de comunicación, Natalia Vahlen eskutik; Irakurketa eskola feminista, Iratxe Retolazak gidatuta; Escritoras del mundo, Isabel Allenderekin; Zoru pelbikoa lantzen, Ane Etxeberriaren eskutik; Habitándote en ti, Itxaso Beristainekin; Twerk ikastaroa, Ikerne Mendietak gidatuta; Gure ziklo eta bulben autoezagutza, Ione F. Zabaleta eta Enara I. Dominguez irakasleekin; eta XX.Mendeko zinema popularraren irakurketa feminista, Aintzane Rincónek zuzenduta.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 12 izango da, ostiral hau, eta horretarako esteka honen bidez egin behar da. Era berean, Emakumeen Etxera bertaratuta, 943-00 51 36 telefonora deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita daiteke.