Narriadura kognitiboa eragiten duten gaitzetan aditua den Miren Altuna neurologo eta ikerlari zarauztarrak Alzheimerraz arituko da bihar, 10:00etan, Modelo aretoan. Kostan elkarteak antolatu du hitzaldia, eta, hizlariak berak aurreratu dutenez gaitzari buruzko azken aurrerapen zientifikoak azalduko ditu.
Honakoa ez da izango Altuna herrikideen aurrean azalpenak ematen ariko den lehenengo aldia; izan ere, joan den maiatzean ere eskaini zuen Alzheimerrari buruzko hitzaldia ZarautzOnek antolatuta. Modelo aretoan izan zen orduan eta bi hizkuntzatan. Oraingoan, euskaraz egingo du.