ZOZKETA

Ostegunean amaituko da Gari & Maldanberaren kontzerturako sarreren zozketa

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 8a

Gari eta Maldanbera (Donostia Kultura)

Ostiralean izango da emanaldia Modelo aretoan eta oraindik sarrerarik ez duten eta bertaratu nahi duten  Zarauzko Hitzako erabiltzaileek azken egunak dituzte zozketan izena emateko.

Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, Modelon, 20:00etan hasirta. Zuzenean diskoaren biran murgilduta ibili da taldea Euskal Herri osoan, etam Zarauzko emanaldia aipatu biraren azken ukitua izango da, disko berria grabatzeko estudiora sartu baino lehen.

Zarauzko Hitzak udaleko Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu hedabideko erabiltzaileen artean eta parte hartzeko interesa dutenek azken egunak dituzte izena emateko; izan ere, ostegunean, 12:30ean itxiko dute epea. Lotura honetan eman daiteke izena zozketan parte hartzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide