Sagardo "bigunagoa" izango da aurtengoa

Jabi Gonzalez Toston 2024ko urtarrilaren 11

"Pozik" agertu dira Izeta sagardotegiko ekoizleak aurtengo sagar uzta "oso ona" izan delako et zukua bertako fruituekin egingo dutelako "%100ean". Hilaren 19an, ostirala, egingo dute txotx irekiera ekitaldia trikitilariz eta bertsolariz lagunduta.

Ate joka da San Sebastian eguna, eta, ondorioz, baita sagardo denboraldia ere. Hilaren 19an emango diote hasiera, eta, ohi bezala, Izeta sagardotegian txotx irekiera ekitaldiarekin egingo dute 20:30etik aurrera. Gotzon Iruretagoeina bertako sagardo ekoizleak zehaztu duenez, trikitiliariek eta Eñaut Agirre bertsolariak lagunduta egingo dute ekitaldia.

Iruretagoienak jakinarazi du, halaber, aurtengo sagardoa "iazkoa baino bigunagoa" izango dela, eta, ondorioz, "edateko errazagoa" izango dela. Sagardo ekoizleak azaldu duenez, horren arrazoia da aurtengo uztak sagar asko eman dituela; izan ere, "oso ona izan da". Hala, sagardoa "%100 hemengo sagarrekin egindakoa" dela azpimarratu du Iruretagoienak eta "oso pozik" agertu da horrekin ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide