Zarautz Abesbatza gizonezko ahots bila dabil

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 8a

Zarautz Abesbatza.

2024a hastearekin bat, deialdia egin du herriko abesbatzak, eta animatzen denarentzat harremanetarako bideak ere jakinarazi ditu.

Urte berria iristearekin bat, helburua zehaztu du Zarautz Abesbatzak, eta hala jakinarazi nahi die herritarrei: "Zarautz Abesbatzak urte berrirako proiektuak martxan ditu jada, eta gizonezko ahots gehiago nahi ditu. Animatu, eta hasi Zarautz Abesbatzarekin kantuan!".

Deialdian partaide berrien ezaugarriak ere zehaztu dituzte: "Gizon gazte, kantaria, umoretsua eta fina eskatzen dugu taldean parte hartzeko". Eta harremanetarako bi bide jakinarazi dituzte: 630 57 27 30 telefono zenbakira deitzea edo idaztea, edo abesbatza.zarautz@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaltzea.

Ia mende erdiko ibilbidea du herriko abesbatzak; hain zuzen, 2023an bete ditu 40 urte, eta kontzertu ederra eskainiz ospatu nahi izan zuten kideek urteurrena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide