Niñoko loteriaren zozketa egin dute gaur Madrilen, eta orain aste batzuk Gabonetako loteriaren zozketan gertatu bezala, Zarautzen eman dute sari handienetako bat. Orduan sari nagusiko dezimoak saldu zituzten Eroskiko loteria bulegoan; oraingo honetan Niñoko loteriako hirugarren sariko dezimoak saldu dituzte bertan.
57033 zenbakiari egokitu zaio Niñoko hirugarren saria, eta Gipuzkoako hiru herritan banatu dituzte haren dezimoak: Errenterian, Lasarte-Orian eta Zarautzen. Dezimoko 25.000 euroko saria ematen ditu gaurko loteriak.
Zarauzko kasuan, denbora gutxian ematen duen bigarren sari handia da. Izan ere, abenduaren 22an egindako Gabonetako loteriako sari handiko dezimoak ere saldu zituzten Amaia eta Gemma Silvan ahizpek Eroskiko merkatalgunean duten Nur Opariak komertzioan.