Bihar egingo dute Lizardi Indoor Zarautz orientazio proba

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 6a

GOT Orientazioa.

Euskadiko lehen indoor orientazio proba izango da eta Gurmendi kaleko Lizardi institutuan egingo dute, 10:00etan hasita.

GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak Lizardi Indoor Zarautz orientazio proba antolatu du biharko. Zarauzko Gurmendi kaleko Lizardi institutuan egingo dute, eta Euskadiko lehen indoor orientazio proba izango da. Orientazio kirola mendian, naturan edo herrietan egiten da, baina eraikin baten barruan ere antola daiteke eta, kasu honetan, horixe da proposatu dutena.

Parte hartzaileek Lizardi institutuan -hiru solairu eta kirol azpiegiturako eraikinean- barna kokatuko dituzten balizak topatu beharko dituzte, ohiko orientazio proba batean bezala. Kasu honetan, ordea, eraikin bateko mapa bat erabiliko dute orientatzeko.

Parte hartzea bakarka izango da, baina ume edo gazteen kasuan, heldu batek lagundu ahalko diete. Irteerak modu mailakatuan egingo dituzte, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide