John Huston irlandar zinema zuzendariaz ariko dira aste honetan Photomuseumeko Aula programan

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 4a

John Huston zinema zuzendaria.

Solasaldia bihar, ostirala, 18:00etan izango da Photomuseumen bertan. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Urtea hastearekin bat, Photomuseumek aurrera jarraitzen du Aula programarekin, eta hala, bihar, ostirala, solasaldi berria antolatu du, oraingoan John Huston (1906-1987) irlandar zinema zuzendari, gidoilari eta aktoreaz.

Antolatzaileen esanetan, Estatu Batuetako zinema klasikoaren zuzendari onenetakotzat jotzen da, "nahiz eta kritikaren zenbait sektorek gutxietsi". Zuzendari gisa, hogeita hamazazpi film luze egin zituen, eta horietako gidoi gehienak idatzi zituen. Bere filmografian, The Maltese Falcon, The treasure of Sierra Madre, The Alfast Jungle, The African Queen edota The Dead  Oscar sarietarako izendatua nabarmendu behar dira. Azken hori, James Joyceren Dubliners obraren The dead atalaren zinemarako egokitzapena da.

Solasaldia 18:00etan izango da, eta ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide