Zabor edukiontzi batzuek eta ibilgailu batek su hartu dute Lapurdi kalean

Onintza Lete Arrieta 2024ko urtarrilaren 3a

Sutearen irudi bat.

Herritarrek sareetan zabaldutako irudien eta informazioaren arabera, atzo iluntzean hartu zuten su kale horretako bi edukiontzik eta haien ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batek, 19:30 inguruan.

Zarauzko Lapurdi kalean sutea izan zen atzo iluntzean, 19:30 aldean. Kaleko zabor edukiontzi batzuek hartu zuten su, baita haien ondoan aparkatuta zegoen ibilgailu batek ere, herritarrek sare sozialetan zabaldutako irudi eta informazioaren arabera.

Gertatutakoa ikertzen ari dira une honetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide