Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, futbolinean jokatuz lehiatzeko aukera izango da Zarautzen. Izan ere, Zarauzko Sarek Fernando Medinaren Oroimenezko IV. Futbolin Txapelketa antolatu du egun horretarako.
Bazkalondoan izango da lehiaketa, 16:30ean hasita, Arrano tabernan. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena, bikoteko 10 euro ordainduta. 16:00etan zabalduko dute izena emateko tartea.