ZOZKETA

Gari & Maldanbera taldearen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Aritz Mutiozabal 2024ko urtarrilaren 2a

Gari & Maldanbera zuzenean (Donostia Kultura)

Urtarrilaren 12an izango da emanaldia Modelo aretoan eta zozketan parte hartu nahi duten erabiltzaileek jada eman dezakete izena.

Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 12an, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan. Zuzenean diskoaren biran murgilduta ibili da taldea Euskal Herri osoan, eta Zarauzko emanaldia aipatu biraren azken ukitua izango da, disko berria grabatzeko estudiora sartu baino lehen.

Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere erabiltzaileen artean, Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik. Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago jada, eta urtarrilaren 11ko 12:30era arte eman ahalko da izena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide