Udalak 2024ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Zarauzko Udalak eta Euskalduna tabernak, eta lanak aurkezteko epea astebete barru amaituko da, urtarrilaren 10ean. Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta USB batean aurkeztu Turismo Bulegoan edo Euskalduna tabernan
Guztira, hiru sari banatuko dituzte: lehenengo saria, 300 euro; bigarren saria, 100 euro; eta publikoaren saria, afaria bi pertsonentzat Euskalduna tabernan. Publikoaren sariko bozketa Turismo Bulegoaren Facebook atariaren bitartez egingo dute, urtarrilaren 12tik 19ra, eta erabiltzaileen Atsegin dut gehien lortzen duenarentzat izango da.