Urtezahar gaueko festa antolatu dute Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 31

Sofa eta Jikuri taldeen kontzertua Hiruputzun. (Arraio Irratia)

02:00etan irekiko dute gaztetxea, eta lehenik eta behin brindisa egingo dute elkarrekin.

Gauerdiko hamabi kanpaikadak izango dira mugarri aurtengo urteari agur esan eta 2024ari ongietorria emateko. Orduan hasiko da benetako festa, etxean, kalean eta nonahi. Danda Gazte Asanbladak ere bat egingo dute urte aldaketarekin, eta Urtezahar Gaua Gaztetxean festa antolatu dute Hiruputzun.

Irekiera 02:00etan izango da, eta lehenik eta behin brindisa egingo dute. Jarraian, karaokean abestuz jarraituko dute, eta 03:00 aldera, Anwolt, Xiarroman eta Dubai disko jartzaileen emanaldiak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide