Argitara eman dituzte igeriketako zozketen emaitzak

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 29a

Bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroak urtarrilaren 8an hasiko dira.

Joan den abenduaren 23an amaitu zen Aritzbatalde kiroldegiko igeriketa ikastaroetan lehen hiruhilekoan aritu direnentzako izen-emate epea. Zozketa egin ondoren, argitara eman dituzte tokatu zaienen zerrendak, bai haurrenak bai helduenak.

Behin zerrendak osatuta, datorren urtarrilaren 8an emango zaie hasiera bigarren hiruhilekoko igeriketa ikastaroei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide