GOT Gipuzkoako Orientazio Taldeak Lizardi Indoor Zarautz orientazio proba antolatu du urtarrilaren 7rako. Zarauzko Gurmendi kaleko Lizardi institutuan egingo dute, eta Euskadiko lehen indoor orientazio proba izango da. Orientazio kirola mendian, naturan edo herrietan egiten da, baina eraikin baten barruan ere antola daiteke eta, kasu honetan, horixe da proposatu dutena.
Parte hartzaileek Lizardi institutuan -hiru solairu eta kirol azpiegiturako eraikinean- barna kokatuko dituzten balizak topatu beharko dituzte, ohiko orientazio proba batean bezala. Kasu honetan, ordea, eraikin bateko mapa bat erabiliko dute orientatzeko.
Izena Deporticket plataformaren bidez eman behar da, 5 euro ordainduta; pintza alokatu beharko balitz, bi euroko gainkostua izango du eta FEDO edo mendian aseguraturik ez badago,bi euroko gainkostua izango du baita ere. GOTeko bazkideek 2 euroko deskontua izango dute.
Parte hartzea bakarka izango da, eta ume edo gazteen kasuan, heldu baten laguntza utziko dute. Izena emateko azken epea urtarrilaren 4ko 22:00etanamaituko da. Parte hartzea aurreikusitakoa baino handiagoa balitz, antolaketak epea baino lehen itxi dezake izen ematea.
Irteerak modu mailakatuan egingo dituzte urtarrilaren 7an, 10:00etatik 12:00ak bitartean.