2024ko Martxoak 8ko Kartel Lehiaketa zabaldu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 31

Iazko Martxoak 8ko Kartel Lehiaketara aurkeztu zituzten lanekin Emakumeen Etxean egin zuten erakusketa. (UKT)

Urtarrilaren 22a izango da proposamena aurkezteko azken eguna eta bi sari emango ditzute: irabazlea epaimahaiak aukeratuko du eta bestea bozketa ireki bidez erabakiko dute.

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak zabaldu du Martxoak 8ko Kartel Lehiaketarako proposamenak aurkezteko epea. Parte hartu nahi dutenek ordenagialuz sortu beharko ditzute lanak nahitaez eta berdintasuna@zarautz.eus helbidera bidali beharko dituzte. Urtarrilaren 22a, astelehena, izango da horretarako azken eguna eta 12:00etan itxiki dute epea.

Oinarrietan zehaztuta dagoenez, 18 urtetik gorako pertsona orok hartu dezake parte taldean edo bakarka, epaimahaiko kide edota udaleko langileak ez badira. Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango beharko du.

Kartelak lotura izan beharko du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin eta honako lelo haur izan beharko du edozein ikuspuntutatik ongi irakurtzeko moduan: 2024ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna. Halaber, aintzat hartuko da lanaren erreprodukzioak zailtasunik ez ematea eta lau tinta baino gehiago behar ez izatea. Zentzu horretan, oinarriek zehazten dute urre eta zilar koloreak ez dituztela onartuko, ezta fluoreszenteak ere.

Aurkeztutako lan guztien artean bi sarituko dituzte: irabazlea, batetik, eta, publikoaren saria, bestetik. Lehenengoa, Glora Vazquez Berdintasun zinegotzia buru izango duen epaimahaiak erabakiko du eta 400 euro irabaziko ditu. Horrez gain, egitarauaren eskuorria diseinatzeko ardura emango diote. Aurrez egin duen karteleko diseinu bera erabili beharko du eskuorrietan.

Bigarren sarirako, berriz, Facebooken jarriko dituzte lan guztiak otsailaren 5etik otsailaren 9ko 10:00ak arte, eta, Atsegin dut gehien jasotzen dituen proposamean irabaziko du. 200 euro jasoko ditu kartelik bozkatuenaren egileak. Lehiaketa amiatutakoan, bestalde, Parekidetasun departamentuak erakusketa zabalduko du Emakumeen Etxean aurkeztutako lan guztiekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide