Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan ostiralero egiten duten Gela programak bat egingo du joan den azaroa amaieraz geroztik museoan ikusgai den aldi baterako erakusketarekin. Lehenengo emakume pilotarien ibilbidea jasotzen duen Emakumea eta Euskal Pilota da erakusketa hori, eta, hain justu, erraketista haiei buruzko bi ikus-entzunezko izango dituzte hizpide gaurko Gela programako soioan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta doako sarrera izango du.
Apartado de correos 1001 filma eta Las pelotaris 1926 telesaila izango dira, zehazki, aztergai izango ditzuten bi ikus-entzunezkoak. Lehenengoa, 1950ekoa da, Erraketista profesionalak ahanzturaren erori aurretik grabatu zuten. Bartzelonako zinema beltzaren abiarazleetako bat da, gainerea, eta ia kultuzko pelikulatzat hartu daiteke. Bigarrena, berriz, iaz estreinatu zuten fikziozko telesaila da. Mexikon ekoitzi dute eta 20ko amarkadako erraketistek haien ametsak betetzeko egin behar izan zuten borroka kontatzen du.