Hiru talderen kontzertua antolatu dute bihar gauerako Hiruputzu gaztetxean. Zuzenekoei 21:30ean emango diete hasiera, eta Asier Beramendi donostiarra, Gasteizko Horma eta Zarauzko Jai/Egun ariko dira oholtza gainean. Musika proposamen ezohikoak aurkeztuko ditu bakoitzak, esperimentaletik asko dutenak.
Jai/Egun Aitor Martínez Merino zarauztarraren proiektua da, eta oraintsu atera du Argiek istilu lehen diskoa, Humo Internacional etxearen babesean. Gitarra klasikoaren indarraren eta perkusio elektronikoaren erritmopean, bederatzi abesti ondu ditu, eta bihar Hiruputzun eskainiko ditu zuzenean.
Sarrerak 6+1 euro balioko du; euro gehigarria Hiruputzun egindako lapurreten kalteak aritzeko bideratuko da.