[Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea] Alpha Tour birako daten berri eman du Aitana abeslariak bere webgunean, eta abuztuaren 14an, asteazkenarekin, Zarautzen ariko da zuzenean, Dama pareko zabalgunean. Euskal Herrian bi emanaldi bakarrik iragarri ditu momentuz 2024rako: herrikoaz gain, Bilboko Aste Nagusian. Beraz, aukera paregabea izango da nazioartean sekulako arrakasta izaten ari den artista bertatik bertara ikusteko.
Gaur bertan Madrilgo Santiago Bernabeu estadioan kontzertua eskainiko du, eta bertaratzeko sarrerak 72 ordutan agortu ziren. Zentzu horretan, Zarauzko Udaleko Turismo departamentuak egundoko ahalegina egin du Aitana Aste Nagusian izateko. Azaroaren erdialdian herrira egindako bisita gakoa izan zen negoziaketetarako, eta harrezkero, harremana ongi bidean joan da, akordioa lortu arte.
Aste Nagusian ariko diren gainerako musika talde eta artisten izenak aurrerago jakinaraziko dituzte.
Abenduak 28, 18:00: Zarauzko Hitzak Inozenteen Egunaren harira kaleratutako albistea da hau.