Arrakasta izan du Zarautzen egindako 'Street Scape' jarduerak

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 27a

Street Scape jarduera Zarautzen. (@GipuzkoaTurismo)

Atzo arratsaldean egin zituzten saioetarako plazak bete egin ziren. datozen egunetan, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan egingo dute egitasmoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gabonetarako kanpaina turistikoaren barruan, Street Scape jarduera antolatu dute hainbat udalerritan, eta atzo arratsaldean egin zuten lehena, Zarautzen. Egitasmoak arrakasta izan zuen, izan ere, bi saioetarako plazak erabat bete ziren, eta parte hartzaileek biziki gozatu zuten esperientziarekin.

Zarauzko eXperientziak  enpresa arduratu da jarduera sortzeaz eta kudeatzeaz, eta ohiko scape room-en antzekoa da dinamika, baina kalean. Zarautzen egin ondoren, gaur Zumarragan izango dira eta bihar Tolosan; Ordizian, urtarrilaren 3an, eta Errenterian, urtarrilaren 4an.

Jardueran parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar dute interesdunek, esteka honetan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide