Bertan behera geratu da Horror Vacui eta Olor taldeen kontzertua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 28a

Olor Bartzelonako Pa'lante Amiga Fest jaialdian. (Fidel 'Pocoojo')

Bihar arratsalderako zegoen aurreikusita ZarataZarautzek antolatutako musika jaialdia Hiruputzu gaztetxean.

Italiako Horror Vacui musika taldea eta Jokin Azpiazu musikari ermuarrak 2017an abiatutako Olor proiektua aurreikusita zeuden bihar iluntzerako Hiruputzu gaztetxean. Lehenengoak bira egiten ari ziren Gabonetako oporraldian, baina bertan behera utzi dituzte kontzertu emanaldiak, eta ondorioz biharko Zarauzko kontzertua ere bertan behera geratu da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide