Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 12an

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 27a

Gari & Maldanbera

Modelo aretoan izango da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude Modeloko txarteldegian edo online bidez.

Indartsu eta gogotsu hasiko du urte berria Gari & Maldanbera taldeak Modelo aretoan eskainiko duen kontzertuarekin. Urtarrilaren 12an izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera, eta sarrerak dagoeneko salgai daude, 8 euroan, Modeloko leihatilan eta online.

Zuzenean diskoaren biran murgilduta ibili da taldea, eta Euskal Herriko hainbat hiri eta udalerritan aurkeztu du. Beraz, Zarauzko kontzertua aipatu biraren azken ukitua izango da, disko berria grabatzeko estudiora sartu baino lehen. Gauzak horrela, aukera ezin hobea izango da Gariren azken 30 urteetako abestiekin zuzenean gozatzeko.

Iragarri dutenez, gainera, emanaldiak orain arte ikusitakoarekin alderatuz, beste kutsu bat izango du eta azken hiru diskoetako hainbat kanta soinu-jantzi berri batekin aurkeztuko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide