'Gatazka: ataska edo aska?' ikuskizun pedagogikoa eskainiko dute helduentzat

Aritz Mutiozabal 2023ko abenduaren 26a

Nerea Mendizabal psikopedagogoa eta Itziar Saenz De Ojer pedagogoa. (Goierriko Hitza)

Harremanen inguruan hausnartzeko begirada umoretsua izango da bihar, 18:00etan, Modelo aretoan. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Haur Kultur Taldeak antolatutako Haurren Gabonetako Hamabostaldiko egitarauaren barruan, aurten ikuskizun berezi bat prestatu dute. Harremanak ardatz izango ditu, eta gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei zuzenduta egongo da. Gatazka: ataska edo aska? izenburupean taularatuko dute bihar, 18:00etan hasita, Modelo aretoan. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Nerea Mendizabal psikopedagogoak eta Itziar Saenz De Ojer pedagogoak harremanen inguruan hausnartzeko begirada umoretsua duen kantu eta elkarrizketa saioa eskainiko dute. Komunikazio ez bortitzaren ikuspegia antzerki, umore, musika eta edukiekin nahastutako ikuskizun dibertigarri honek edonorentzat esanguratsuak zaizkigun egoeretatik askatzeko arintasuna eskaini nahi du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide