Urtebete igarota, Olentzero eta Mari Domingi berriro etorri ziren atzo arratsaldean Zarauzko Santu Iturri plazara. Trikitilarien laguntzaz, alai-alai eta herritar guztiak agurtuz egin zuten oholtzarako ibilbidea. Behin haien aulkietan jarrita, banan-banan jaso zituzten etxeko txikienen eta ez horren txikienen gutunak. Gabonetako bi protagonista nagusiak maitasun handiz aritu ziren guztiekin, eta haurrek ilusioak indarrak eman zizkietan bart opariak etxe guztietara banatzeko.