Dirulaguntzen oinarriak eguneratzeko ekarpenak jasoko ditu udalak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 26a

Itsas Salbamendu Humanitarioa Gobernuz Kanpoko Erakundea izan da udalak aurten dirul lagundu duen erakundeetako bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Egin asmo dituen aldaketak ikusgai daude jada udaleko web atarian eta herritarrek urtarrilaren 4ra arte izango dute proposamenak egiteko aukera.

Zarauzko Udalak eguneratu egingo ditu Euskara, Hezkuntza, Kirol eta Parekidetasun departamentuen nahiz Gizarte Zerbitzuen bitartez ematen dituen dirulaguntzen oinarri espezifikoak. Nolanahi ere, erabaki irmorik hartu aurretik, herritarren iritzia jaso nahi du. Horregatik, ikusgai jarri du egin asmo dituen aldaketei buruzko informazioa udalaren web atariko Parte Hartu atalean, eta ekarpenak egiteko aukera ere izango da.

Udalak joan den astean zabaldu zuen proposamenak egiteko epea eta urtarrilaren 4an itxiko du. Aukera baliatu nahi duten herritarrek, beraz, astebete pasatxo dute oraindik horretarako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide