Ohiturari jarraituz, Olentzero eta Mari Domingi etorriko gaur Santu Iturri plazara herriko haurren gutunak jasotzera. Arratsaldean izango da hori, baina aurrez, egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Egitaraua
- 10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
- 12:30. Herri kirolak. Harrijasotzen: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Maddi Gesalaga, Naroa Arruti, Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola. Aizkoran: Aritz Esnal Arrilla II.a eta Iñigo Landa.
- 16:45. Iago Magoa.
- Ondoren. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.