Haur Kultur Taldeak egitarau betea prestatu du Haurren Gabonetako Hamabostaldikorako. Biharko, adibidez, ur jolasak antolatu dituzte LH 3. mailatik 6. mailako ikasleentzat, Aritzbatalde kiroldegiko igerilekuan. Saioak mailaka banatuko dituzte, bakoitza bere ordutegian: 10:00etan, LH6; 12:00etan, LH5; 16:00etan, LH4; eta 18:00etan, LH3.
Haurren batek laguntzarik beharko balu jarduera horretan parte hartzeko, antolatzaileek haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute, haurkulturtaldea@gmail.com posta elektroniko bidez.