Aurten ere Giza Eskubideen eguna ospatu du Zarauzko Udalak herriko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin. Abenduaren 14an, 2023an udalak diruz lagundu dituen 21 proiektu aurkeztu zituzten erakundetako ordezkariek Etxezabalako bilera aretoan.
Guztira, 271.878,48 euro bideratu dituzte garapenerako proiektuetara: hamabi izan dira herri pobretuen garapenerako proiektuak, sentsibilizaziorako proiektu bat eta zortzi larrialdi humanitario.