Ohikoa baino dezente laburragoa da ZKE Zarautz Kirol Elkarteko asteburu honetako kirol agenda; izan ere, futbol saileko bost taldek soilik jokatuko dituzte partidak etxean. Gabonetako oporraldia dela eta, eskubaloiko, errugbiko, saskibaloiko eta areto futboleko taldeek atseden hartuko dute eta ligako konpromisoak izango dituzten bost talde horiek guztiek bihar jokatuko dituzte beren partidak. Asti-txiki zelaian arituko dira denak eta lotura honetan dadue ordutegiak ikusgai.