ZOZKETA

Zarauzko Hitzak zozkatu ditu Olatz eta Iñaki Salvadorren kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2023ko abenduaren 22a

Gaur iluntzean izango da emanaldia Modelon eta sarrera guztiak agortuta daude. Hedabideak banatu ditu lauak udaleko kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuta. Irabazleak dagoeneko jakinaren gainean daude.

Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobek Familia artean musika emanaldia eskainiko dute gaur 20:00etatik aurrera Modelo aretoan eta antzokia goraino beteta dagoela egingo dute; izan ere, sarrera guztiak agortuta daude. Zarauzko Hitzak banatu ditu azkenak, hain justu, udaleko kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko baititu haren web atariko erabiltzaileen artean.

Hedabideak atzo arratsaldean, izen emateko epea itxitakoan, egin zuen zozketa eta honako hauek izan ziren irabazleak: Nekane Murua Azkue eta Jaione Telleria Gil.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide