San Tomas eguna da gaur eta herriko negozio askok egin dute bat ospakizunarekin. Hori horrela, txistorra pintxoak nonahi eskaintzen ari dira. Urola Kostako Kontseilu Sozialistak, ordea, festa atzeratzea erabaki du eta iragarri du etzi jarriko duela talo postua Lege Zaharren Enparantzan.
Zehaztu duenez, 11:00etan zabalduko dute eta txistorra eta txokolate taloak eskainiko dituzte. Jatekoarekin batera, edaria hartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek; izan ere, sagardoa eta freskagarriak ere eskainiko ditu Kontseilu Sozialistak. Gainera, eguna girotzeko musika jarriko dutela jakinarazi du.