Urola Kostako Itaiak antolatuta, jaialdi berezia egingo dute bihar Hiruputzu gaztetxean. Hala, Gabonetako ospakizunak egun bat aurreratu eta lagunarteak gozatzeko aukera izango dute 20:00etatik aurrera Hiruputuzrua gerturatzen direnek.
Marianitadarekin eta Futbolin Txapelketarekin hasiko dute festa eta 22:00etan jarraipena emango diote Skareggekasko eta Eire musika taldeen kontzertuekin. Gainera, DJ Bonek ere eskainiko du saioa festa errematatzeko. Antolatzaileek zehaztu dutenez, 6 euro balio ditu musika emanaldietarako sarrerak eta gaztetxean afaltzeko aukera ere eskainiko dute.