Zarauzko Udalak gaur izango du urteko azken ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita, udaletxeko pelon aretoan. Hilabeteko azken ostegunean egin ohi dute udalbatzarra, baina Gabonak direla eta astebete aurreratu dute abendukoa. Beti bezala, saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute herritarrek streaming bidez, udalaren webgunean.
Hizpide izango dituzten gaien artean, udalak aurreratu du bederatzi puntukoa dela zerrenda. Hirien guztien artean Errotaberriko industrialdeari eragiten diotenak dira azpimarragarrienak; izan ere, behin betiko onespena emango diete eremuaren xehetasun azterketari, batetik, eta, plan partzialean aldaketa bat egiteari, bestetik. Azken horrekin, Errotaberrin transformazio-azpiestazio bat eraikitzea ahalbidetuko dute.
Horrez gain, Talaimendiko areari eragiten dion hiri antolamenduko plan orokorrean beste aldaketa puntual bat egitea tramitatuko dute, eta EH Bilduko udal taldearen proposamen bat aztertuko dute. Zarauzko anbulatorioko larrialdiko zerbitzua indartzeko eskaerari buruzko mozioa da oposizioko taldearen proposamena.