Schola Cantorum abesbatzak bihar eskainiko du Gabonetako kontzertua

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 22a

Andra Mari Zeruaratzearen parroki elizan izango da emanaldia eta 20:00etan hasiko da.

Gabonetako jai egunen atarian eskainiko Schola Cantorum abesbatzak Gabonetako kontzertua. Bihar izango da emanaldia, zehazki, 20:00etan hasita Andra Mari Zeruaratzearen parroki elizan.

Izarra Aristi arituko da zuzendari lanetan eta Xabier Lizaso pianoan, eta joko dituzten piezak aurreratu ez badituzte ere, garaiari dagokien Gabonetako abestiak espero dira. Sarrera dakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide