Zarauzko Argazkizale Elkarteak eta Euskalduna tabernak zortzigarrenez antolatu du aurten Ramon Serrasen omenezko argazki lehiaketa, eta sari banaketa ekitaldia gaur arratsaldean egingo dute Euskaldunan bertan, 18:30ean hasita.
Aurtengo gaia Kirola izan da, eta epaimahaiak argazki onenen artean hiru sari banatu batuko ditu: lehen sarituak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu; bigarren sarituak 300 euro eta garaikurra; eta hirugarren sarituak 200 euro eta garaikurra. Herriko argazkilarientzako ere izango da saririk: lehen saria, 200 euro eta garaikurra, eta bigarren saria, 100 euro.
Epaimahaiak hautatutako obra onenekin erakusketa bat egingo dute Euskalduna tabernan, gaurtik hasi eta otsailaren 6ra arte.