Ohiturari jarraituz, urtean zehar nabarmendu diren kirolari eta kirol taldeak aitortzeko ordua iritsi da, baita babesleak eta kirolari oso lotutako pertsonak eta eragileak ere. Zarauzko Udalak gaur eman ditu jakitera kategori bakoitzeko irabazleak, baina Kirol Sarien banaketa ekitaldia hilabete barru izango da, urtarrilaren 24an, Modelo Aretoan, 19:00etan hasita.
- Emakumezko Kirolari Onena: Nerea Uria
RGC Zarautz taldeko golf jokalari Nerea Uria. Euskadiko ligan gailendu da 2023an, bere kategorian. - Gizonezko Kirolari Onena: Gorka Aranberri
ZAEn arraunean hasitako patroi Gorka Aranberri. Urte honetan, Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu eta denboraldiko patroi onenaren saria ere lortu du. - Emakumezko Talde Onena: Zarautz Gesalaga Okelan arraun taldea
Aurtengo denboraldian lau bandera irabazi ditu emakumezkoen senior taldeak. Denboraldi amaieran, hirugarren postuan bukatu dute ETE Liga. - Gizonezko Talde Onena: Gesalaga Okelan Zarautz Rugby Taldea
Ohorezko B mailan denboraldi bikaina egin ondoren, bigarren postuan sailkatu ziren, igoera faseko finala jokatzetik oso gertu. - Entrenatzaile Onena: Jaizki Mendizabal eta Imanol Zulaika
ZKEko Halterofilia sailak azken urteetan izan duen bilakaeraren eta lortutako emaitza onen zati garrantzitsua Jaizki Mendizabali eta Imanol Zulaikari esker izan da. - Kirol Babeslea: Gran Camping Zarautz
Urteak daramatza Gran Camping Zarautzek herriko kirola sustatzen. - Kirola Bizi Saria: Iker Erkizia
Zarauzko Kirolaren eragile garrantzitsua da Iker Erkizia. Aritzbatalde kiroldegian zein beste kirol instalakuntzetan boluntario moduan lanean dabil azken urteetan.