Inhar Mutiozabalen sormenak Urrezko EKOSa jaso du

Mireia Galarza Bastida 2023ko abenduaren 20a

Inhar Mutiozabal sari eskuetan duela, Kursaaleko oholtza gainean. (Irekia.eus)

Zarauztarrak atzo jaso zuen saria Donostiako Kursaal jauregian eginiko ekitaldian, Idoia Mendia lehendakariordearen eskutik.

Donostian Gizarte Ekonomiaren hiriburutza dela-eta, urte osoan zehar egin diren ekitaldiei amaiera eman zieten atzo arratsaldean EKOS Gizarte Ekonomiaren Jaialdiko sariak banatuz. Kursaal jauregiko Ganbara aretoan izan zen, Idoia Mendia lehendakariordeak parte hartzearekin, eta saritu nagusienetako bat Inhar Mutiozabal zarauztarra izan zen.

Gizarte Ekonomiaren lehenengo Sormen Jaialdia izan zen, eta bere helburua zen gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea, sormen-piezen bitartez. Mutiozabalek Urrezko EKOSa bereganatu du, epaimahai profesional eta kualifikatu batek hala ebatzita, eta 3.000 euroko sari ekonomikoa jaso du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide