Imanol Urbieta udal musika eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskaini ohi dituzte urtero Gabonetako oporraldiaren atarian, eta, aurten ere halaxe egingo dute. Joan den ostiralean kantu-jiran irten ondoren, gaur eta bihar kontzertu emanaldian eskainiko dituzte Santa Klara elizan.
- Abenduak 20, gaur, 17:30ean. Biolin, piano eta zeharkako flauta kontzertua, Santa Klaran.
- Abenduak 21, bihar, 18:30ean. Haize-egur eta haize-metal kontzertua, Santa Klaran.