Astebete baino gutxiago falta da Gabonetako jai egunen ospakizunetarako, eta, ondorioz, Olentzerok eta Mari Domingik ekarriko dituzten opariak zabaltzeko. Gabon Gauean banatuko dituzte, baina lan horri ekin aurretik herritarren harrera beroa jasoko dute Santu Iturri plazan eta haurrek gutunak banatuko dizkiete.
Nolanahi ere, Olentzeroren eta Mari Domingiren iritsieraren aurretik ere izango da zer egina Santu Iturri plazan; zeren eta, egun osoko jaia antolatu dute. Hala, puzgarrietan jolasteko eta eskulanak egiteko aukera izango dute gaztetxoek goizean eta Herri Kirolen erakustaldia eskainiko dute eguerdian. Arratsaldean, berriz, magia ikuskizuna eskainiko dute eta hura amaitutakoan etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi. Hauxe da egitarau zehatza:
Abenduak 24, igandea
10:30. Eskulanak, Olentzerorentzat gutunak, puzgarriak, txistorrada eta abar.
12:30. Herri kirolak. Harriajasotzen: Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Maddi Gesalaga, Naroa Arruti, Mikel Lopetegi Urra eta Xabat Olaizola. Aizkoran: Aritz Esnal Arrilla II.a eta Iñigo Landa.
16:45. Iago Magoa.
Ondoren. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.