Banatu dituzte Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko sariak

Andrea Zipitria 2023ko abenduaren 18a

Arbil Iciarren eta Joseba Ulaziaren argazkiak izan dira onenak helduen kategorian eta Unax Armendarizena eta Malen Ulaziarena haurren kategorian.

Pasa den ostiralean banatu zituzten udazkenean egindako Eraztun Berde Urdineko argazki rallyko lau sariak. Ekimen honen helburua da Gloria Vazquez zinegotziaren hitzetan, "natura ezagutzea, Zarauzko Eraztun Berde Urdina ezagutzea, eta bereziki, natura maitatzea".

19 lagunek hartu dute parte sariketan, eta lau sari eman dituzte guztira; bina sari parte hartu zuten helduentzako zein haurrentzako. Helduen kategorian, Arbil Iciarren bildumari eman zion puntuazio altuena epaimahaiak. Argazki originalena, berriz, Joseba Ulaziarena izan da.

Haurren kategorian, berriz, Unax Armendarizek osatu zuen bilduma onena. Bestalde, Malen Ulaziak atera zuen argazkirik originalena.

Lan irabazleekin eta parte hartzaileetako bakoitzak hautatutako bere argazki onenarekin erakusketa egingo du Zarauzko Udaleko Ingurumen departamenduak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide