Igerileku txikiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 18a

Aritzbatalde kiroldegiko igerileku txikia. (Utzitakoa)

Haurrek eskolak hiruhileko bakarrean jasotzea nahi duten gurasoek gaurtik larunbatera bitartean eman dezakete izena zozketan parte hartzeko. Igerileku handiko ikasturte osoko ikastaroetarako inskripzioak, berriz, asteazkenean zabalduko dituzte.

Zarauzko Udal Kiroldegiak zabaldu du izen ematea haurrak igeri egiten ikasten hasteko ikastaroetarako. Zehazki, igerileku txikian eskainiko dituzten hiruhileko bakarreko eskoletarako inskripzioak epea da gaur ireki dutena, eta, larunbatean itxiko dute. Zozketa bidez esleituko dituzte plazak eta hilaren 29an jakinaraziko dute emaitzak.

Haurrei zuzendutako ikasturte osoko ikastaroetarako izen ematea, bestalde, asteazkenetik aurrera egin ahal izango da. Igerileku handian eskainiko dituzte ikastaro horiek eta iriste ordenaren arabera esleituko dituzte plazak. Zalantzarik izanez gero, 943-00 51 23 telefonora deitzeko eskatu du kiroldegiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide