ZOZKETA

Olatz eta Iñaki Salvadorren emanaldirako sarrerak zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abenduaren 18a

Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobak. (Zarauzko Udala)

Ostiral iluntzean izango da saioa Modelon eta zozketan parte hartu nahi duten erabiltzaileek jada egin dezakete. Ostegunean, 16:30ean, amaituko da izena emateko epea.

Iñaki eta Olatz Salvador osaba-ilobek Familia artean musika emanaldia eskainiko dute ostiralean, abenduaren 22a, Modelo aretoan. 20:00etatan hasiko da saioa eta sarrerak agortuta daude dagoeneko. Nolanahi ere, kontzertua ikusteko txartelik erosi ez dutenek, eta, horretarako interesa dutenek, oraindik badute saioaz gozatzeko azken aukerarik; izan ere, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu web atariko erabiltzaileen artean. Zarauzko Udalaren Kultura sailak emandako dira sarrerok eta interesdunek lotura honetan eman dezakete izena zozketan parte hartzeko.

Zozketan parte hartzeko epea zabalik dago jada, eta, ostegunean 16:30ean itxiko du hedabideak. Irabazleak, berriz, emanaldi egunean bertan jakinaraziko ditu, goizean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide