Iluntze hotzari elkarrekin jolasean egin diote aurre etxeko txikienek

Maria Maya Manterola 2023ko abenduaren 17a

Txurrukako begiraleen eskutik, haurrentzako jolasak eta txistorra jana izan ziren atzo, larunbata, Musika plazan. 

San Tomas eguna astebete lehenago ospatu dute aurtengoan haurrek. Izan ere, Txurrukako begiraleek eta laguntzaileek antolatuta, haur jolasak eta txistorra jana izan ziren atzo, larunbata, Musika plazan. 

Aurpegiak koloreztatzeko ilara luzeak izan ziren kioskoan bertan. Plazan zehar barreiatuta, berriz, hainbat joku: frisbee jaurtiketa, margoketa tailerra, puzzleak... Amaitzeko, txistorra mokaduak banatu zituzten Txurrukako begiraleek. Iluntze hotzari jolasean eta elkarrekin meriendatuta egin zioten aurre.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide