Photomuseum Argazki eta Zinema Museoko Gela programaren barruan, berriki zendu den Shane McGowan kantari eta konpositore irlandarrari buruzko saioa izango da gaur, 18:00etan hasita.
MacGowan Irlandan jaio zen, baina gaztetan joan zen Londresera bizitzera. 1982. urtearen bueltan, The Pogues talde ospetsua sortu zuen, eta 90eko hamarkadaren hasieran utzi zuen taldea, osasun arazoak zirela eta. Handik gutxira The Popes taldera batu zen, eta hiru disko grabatu zituzten. 65 urterekin, orain dela 15 egun inguru hil zen irlandarra.